jueves, 31 de enero de 2008


XVI. mende amaieran Europako gizartea aldatu zen

Aro Modernoko eguneroko bizitza kontraste handikoa


Erdi Aroaren amaieran, XVI. mendea amaitzera zihoala, Europako gizartean eragin nabarmena izango zuen gertakizun historiko bat gertatu zen. Bidai handien garaia ireki zen. Ondorioz, ibilbide edo lurralde berriak aurkituziren eta hauek izan ziren arrazoiak: lehenengo, itsaso zabalean bidaiatzeko nabigazio tresnak hobetu ziren. Adibidez: Iparrorratza,astrolabioa (nabigazioan izarrei esker gauez orientatzeko erabiltzen da) , nabigazio-kartak eta karabelak (karel altua eta bela handiak).

Bigarrengoz, Liburuak zabaldu ziren eta ondorioz mundua biribila zela jakin zuten (Imago mundi). Geroago lehen lur globoa sortu zen (1494). Hirugarrengoz, Konstantinopla turkiarren esku geratu zen. Ondorioz, espezien ibilbideak itxi ziren eta berriak egin zituzten.

Espainiarrak eta portugesak Amerikara iritsi zirenean, honako hiru zibilizazio garatu aurkitu zituzten. Alde batetik, Azteken inperioa. Hauek gaurko Mexikon bizi ziren. Politeistak ziren, hau da, jainko bat baino gehiagotan sinesten zuten. Beraien hizkuntza “nahuatl” zen. Gizartean gerraiak, esklabuak, eskulangileak eta nekazariak zeuden. Hiriak oso urbanizatuak ziren, batez ere, hiriburuak.

Bestalde, Maiakzeuden. Hauek Tabasko eta Honduras bitartean kokatu ziren. Hiri-estatuetan bizi ziren, klanetan antolatuta. Beraien kulturak ezaugarri homogeneoak zituen. Espainolak iritsi zirenean gizartea gainbeheran zegoen eta hiriak hondatuta zeuden.

Azkenik, Inken inperioazegoen eta, hauek, Andeetako goi lautadetan bizi ziren. Herrialde bakoitzak erkidego bat osatzen zuen. Erkidego burua jauntxoa zen. Enperadorea, “Eguzkiaren semea” edo inka zen eta biztanleriarengan botere guztia zuen. Politeistak ziren eta jainko nagusia Eguzki jainkoa zen. Nekazariak eta abeltzainak ziren.

Aurkikuntzaren ondorioz Portugalek eta Gaztelak eragin-eremua finkatzeko akordioa egin zuten. Akordioari Tordesillasko ituna deritzo. 1.518-1.522 Magallanesek eta Elkanok munduari bira eman zioten lehenengo aldiz.Espainiolak eta portugesak Amerikara gaixotasun ugari eraman zituzten eta hango gente asko hil egin zen, ez bait zituzten gaixotasunak ezagutzen. Indiarrei katolizismoa ezarri zitzaien. Ondorio ekonomikoak izugarriak izan ziren Ameriketatik ekarritako landareak eta produktuak nekazaritzan eta kontsumo ohituretan sartu zirelako.

Amerikaren aurkikuntzak gertatu ziren garaian europar gizartea ondorengo hiru estamentutan banatuta zegoen:


Alde batetik nobleak bereiz zitezkeen.Hauek eragin handiko talde txikia ziren. Pribilejio asko zituzten. Ez zituzten zergan ordaintzen eta errentaz bizi ziren. Bi taldetan banatuta zeuden, hau da, goi-noblezia (erregearen armaden jeneralak,diplomatikoak edo kontseilariak) eta behe-kleroa (ekonomia urriagoa zuten pertsonak).