Bestalde, kleroa aipatu dezakegu. Hauek pribilejio asko zituzten eta herri batzuetan %10 baino gehiago ziren. Ez zituzten zergak ordaintzen eta, nobleak bezala, errentaz bizi ziren. Bi talde bereiz daitezke, hau da, goi-kleroa(kardinalak,gotzaiak,prioreak eta abadeak) eta behe-kleroa (fraideak,apaizak eta monjeak).
Azkenik, pribilejiorik gabekoak zeuden. Hauek lurrak landu eta zergak ordaintzen zituzten. Baserritarrak ziren gehienak (Herri xehea). Talde honetan, burgesak eta merkatari aberatzak zeuden. Botere ekonomiko handia eduki harren oso bizimodu xumea zuten. Beraz, bizimodua kontraste handikoa zen Europan.
Alde batetik, hiriko bizimodua kontraste handikoa zen, batzuek luxu asko zeukaten eta beste batzuek arazoak zituzten eguneroko jatekoa lortzeko. Merkatariak eta eskulangileak ziren. Etxeko tresneria urria zen, batzuek ez zuten oherik ere. Landetako bizimoduan, aldiz, baserrietan bizi ziren. Beraz, nekazariak, abeltzainak edo eskulangileak ziren.
Bestetik, Espainiako bizimoduak Xll. mendean Krisi handia jasan zuen eta Europaren hegemonia galdu zuen. Elikagaiak neurrizkoak ziren, oinarrizko produktuak honako hauek ziren: ogia, barazkiak, lekaleak, okela, ardoa, gazta eta arraina. Eguneroko edozein ordutan txokolatea edaten zuten, Ameriketatik ekarritakoa. Barazkiak pobreen janaritzat hartzen zuten. Okela luxutzat hartzen zuten eta bakarrik dirudunek jaten zuten. Ogia herri xehearen oinarrizko janaria zen. Gazta artisauen eta abeltzainen oinarrizko jatekoa zen eta ardoa jateko orduetan bakarrik edaten zuten.
Burgesek jantzi ilunak eta sinpleak zeramaten. Nobleek jantzi korapilotsuak jasten zituzten eta emakumeek kolore biziko jantzi nabarrak (apaingarri askokoak eta garestiak) jasten zituzten. Herri xehearen arropak soilak ziren. Beraien dibertitzeko erak aldatu egin ziren, antzerkia zuten gustoko, batez ere, komediak. Teoria zientifikoak eztabaidatzea eta euren erretratuak egitea gustatzen zitzaien. Garai hartan, nobleek lan egitea gaizki ikusita zegoen, nahiz eta, miseria gorrian egon. Nobela pikareskoaren antzeko bizimodua zen garai hartan.
El lazarillo de Tormes